Ipuin kontaketa saioa eskainiko du Lupe Lekuonak Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 29a, 09:36

Lekuonak 5 eta 9 urte bitarteko umeei eskainiko die ipuin kontaketa, larunbatean.

Lupe Lekuonak ipuin kontaketa saioa eskainiko du larunbatean, hilaren 2an, Azkoitiko Aizkibel liburutegian. Ipuin kontalariak H.H. 5. mailatik L.H. 3. mailara arte bitarteko umeei eskainiko die saioa, eta 11:30ean hasiko da haren kontakizuna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide