'Rita' antzezlana eskainiko dute larunbatean, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 28a, 15:52

Txalo Produkzioak taldeak Rita antzezlana taularatuko du datorren larunbatean, otsailaren 2an, Azkoitiko Baztartxo atzokian. Begoña Bilbaok zuzendutako komedia da Rita, eta Aitziber Garmendia eta Joseba Apaolaza dira hango aktoreak. Frank Unibertsitateko literatura irakaslearen eta Rita ikaslearen artean sortzen den harremana du oinarri istorioak.

Larunbatean, 19:30ean hasiko da emanaldia, Baztartxon, eta hara joateko sarrerak lehiatilan jarriko dituzte salgai.

Joan zen asteburuan Zumaian eskaini dute Rita antzezlana, eta emanaldi haren harira, Urola Kostako Hitzak Aitziber Garmendia elkarrizketatu zuen. Hemen irakur daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide