Azkoitiko Udalak zabaldu du ingurumenarekin lotutako jardueretarako dirulaguntzak eskatzeko epea. Irabazi asmorik gabeko erakundeek, taldeek edo pertsonek eska ditzakete laguntzak, martxoaren 8ra bitartean. Hainbat jarduera garatzeko jaso ahal izango dira laguntzak: besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak edota formakuntza ikastaroak antolatzeko, baita herritarren parte hartzea sustatuko duten edo tokiko ekonomia-garapena indartuko duten jardueretarako ere, herritarren bizi-kalitatea hobetuko dutela kontutan hartuta. Udaleko arreta bulegoan aurkeztu beharko dira eskaerak. Hemen ikus daitezke bete beharreko oinarriak eta eskaera orria.