Erromeria eta afaria egingo dituzte larunbatean Floreaga auzoko tabernan

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 28a, 09:00

Azkoitiko Floreaga auzoko tabernan afaria eta erromeria antolatu dituzte datorren larunbaterako, euskal kulturari bultzada emateko asmoz. Olarte eta Larrañaga trikitilariek girotuko dute saioa, eta bertaratzen direnek honako menu hau izango dute dastagai: tripotxa tortilla, arkumea entsaladarekin, mamia eta pantxineta eta kafea. 21:00etan hasiko dira afaltzen, eta interesa duenak 943-08 38 54 telefonora deituta eman dezake izena, 25 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide