Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi duenez, bazkideek eta federatuek dagoeneko jaso ditzakete 2019ko txartelak. Gurea pilotalekuan eskuratu ahal izango dira, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 20:00etara bitartean. Anaitasunak jakinarazi duenez, komenigarria da txartelak jasotzea, kontratatuta duten estaldura ziurtatzeko.