Azkoitiko Txalkor txistulari taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak elkarlanaren antolatuta, Danboligenak txistulari eta danbolintero gazteen topaketa egiten ari dira gaur, larunbata, Azkoitian. Azkoitiko, Azpeitiko, Bilboko, Hernaniko, Lesakako, Trapagarango eta Uztaritzeko 50 bat txistulari ari dira parte hartzen topaketetan, eta gozean, ikastaroarekin hasi dute egun osoko egitarauari. Izan ere, Elkargunean bildu diren dozenaka lagun plaza dantzak ikasten aritu dira Aiko taldearen eskutik. Saioa amaituta, kaleko txokoak girotzen aritu dira eguerdian txistulariak.
Goizeko ekitaldiak amaituta, arratsaldean jarraituko du topaketak. Izan ere, txistulari gazteek kontzertua eskainiko dute 18:00etan Kontzejupean, eta ondoren plaza dantzen erromeria izango da, Elkargunean. Bihar, berriz, Txalkor Txistulari Taldeak goiz eresia eskainiko du.
[flickr_set id="72157689124768053"]