Karate txapelketa jokatuko dute igandean, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 25a

Gipuzkoako senior mailako karate txapelketak hartuko du igandean Azkoitiko Elkargunea. Honako hiru kategoria hauetan banatuta jokatuko dute txapelketa: 40 urtetik gorako beteranoak, ezgaitasuna dutenak eta seniorrak. 09:30etik 13:00etara bitartean jokatuko dute proba, Anaitasuna Kanku karate elkarteak Azkoitiko Udalaren eta Gipuzkoako Karate Federazioaren laguntzarekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide