Montserrat Meler Cagigosek 100 urte bete ditu gaur, asteazkena, eta Azkoitiko Udalak lore sorta eta oroigarri bat eman dizkio azkoitiarrari. San Jose adinekoen egoitzako egoiliarra da Meler, eta Javier Zubizarreta alkateak bisita egin dio bere urtebetetze egunean hara, "herriaren izenean" zorionak ematera. Melerrek, berriz, honako hau erantzun dio alkateari: "Bizitzen jakitea da zoriontasuna". Jaiotzez Huescako (Espainia) Altorricon udalerrikoa, Azkoitian bizi da azken 43 urteetan.