San Joan Bosco 1888ko urtarilaren 31n hil zela gogoratuz, Azkoitiko Floreaga ikastetxeak Don Bosco jaiak ospatuko ditu beste urte batez, eta askotariko ekintzak egingo dituzte datozen egunetan ikastetxean zein ondoko elizan. Larunbatean, hilaren 26an, emango diote hasiera festari, Salestar komunitateak Joseba jatetxean egingo duen afariarekin, eta hurrengo astean, Flooreagako ikasleek hitzaldiak, film emanaldia, magia saioak, elizkizunak edota jolasak izango dituzte goiz eta arratsaldez. Besteak beste, IƱaki Arakistain mendizale azkoitiarrak, Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko kideek eta Esku Bidez taldeko kideek eskainiko dituzte solasaldiak.
Ohi bezala, ikasle ohien batasunaren festarekin amaituko dituzte Don Bosco jaien ospakizunak. 12:00etan, meza egingo dute Floreagako elizan, eta ondoren taldeko argazkia aterako dute. Bazkaltzera joango dira 14:00etan Hotel Loiolara, eta hara joateko txartela Lujan dendan eros daitezke 24 eurotan, urtarrilaren amaierara bitartean.