Luizi bat izan da Azkoitian, baina dagoeneko zabalik dago errepidea

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 23a

Goizean Gi-631 errepidean hartutako irudia. (Hitza)

Luizi bat izan da Azkoitia eta Zumarraga artean, Gi-631 errepidean, 09:40 inguruan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, luiziaren eraginez, zuhaitz bat erori da errepidera, eta errai bat itxita egon da denbora batez; trafikoa moteldu du horrek. Dena den, duela gutxi zabaldu dute berriro erraia, eta normaltasunez ari dira bideratzen trafikoa. Horrez gain, 04:00 inguruan, beste luizi bat gertatu da errepide berean, Antzuola parean, baina hori ere konpondu dute dagoeneko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide