Jubenilen mailan, Azkoitiak irabazi du Kluben Arteko Gipuzkoako Trinkete Txapelketa. Hain zuzen ere, Iñaki Azkoitiak jokatu zuen finala joan zen zapatuan, Gazteleku klubeko Huitziren aurka, eta 35 eta 13 irabazi zuen finala azkoitiarrak, nagusitasunez.
Gainerako mailetan, Mundarro (kimuak) eta Behar Zana (nagusien 1. eta 2. mailak) nagusitu ziren. Eskuz banakako txapelketa bukatuta, binakakoari ekingo diote pilotariek asteburuan.