Martxa nordikoa ezagutzeko ikastaroa antolatu dute Azkoitian. Otsailaren 2an izango da saioa, eta kirol hori praktikatzeko oinarrizko ezagutzak irakatsiko dituzte orduan. 09:00etatik 12:00etara iraungo du ikastaroak, eta parte hartzaileak Oteiza frontoietan elkartuko dira. Tailerrak plaza mugatuak ditu, eta horretarako aurrez izena eman behar da, 602 33 25 36 telefonora deituta (Ana-Juanma). Ikastaroan parte hartzen dutenei antolatzaileek utziko dizkiete makilak.
Finlandian du jatorria ibilketa nordikoak, eta azken urteetan Europa osora zabaldu da kirol hori. Ibilketa nordikoa praktikatzen dutenek aakila bereziekin egiten dute oinez. Eramaten dituzten makuluak ez dira euskarri gisa erabiltzen, bultzada emateko baizik.