Haurrentzako 'Pinotxo' ikuskizuna izango da zapatuan Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 22a

Musika eta dantza uztartzen dituen emanaldia ordubete ingurukoa da. Sarrerak Baztartxoko lehiatilan erosi ahalko dira, zapatuan bertan. Emanaldia 18:00etan hasiko da.

Haurrei zuzendutako Pinotxo ikuskizuna eskainiko du Glu Glu produkzioak taldeak zapatuan, 18:00etan hasita, Baztartxo antzokian. 3 eta 9 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako lanak ordubete inguruko araupena dauka, eta Galder Perezek egindakoa da. Dantza eta musika uztartzen dituzte Maitane Zalduegik zuzendutako emanaldian.

Saiorako sarrerak lau euroren trukean erosi ahal izango dira zapatuan bertan, Baztartxo antzokiko leihatilan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide