Udaletxea eta hango ondarea barrutik ezagutzeko aukera izan dute herritarrek

Ane Olaizola 2019ko urtarrilaren 21a

Dozenala lagun elkartu zen udaletxean, larunbatean. (Azkoitiko Udala)

Azkoitiko Udalak antolatuta, ate irekien jardunaldia egin zuten joan zen larunbatean hango udaletxean. Eraikina eta hango ondare historikoa barrutik ezagutzeko aukera izan zuten egitasmoan parte hartu zuten udal ordezkariek zein herritarrek, Juan Bautista Mendizabal historialariaren eta herriko kronistaren azalpenei jarraituz.

Herriko plazan hasi zuten bisita gidatua, eta udaletxearen jatorria izan zuen abiapuntu Mendizabalek. Jose de Lizardi arkitektoak 1730ean egindako eraikina da egungo udaletxea, baina aurretik beste bi ere izan ziren, biak Plaza Berrian. 1458ekoak eta 1573koak ziren aurreko udaletxeak, eta han kokatzen ziren, besteak beste, kartzela, kapera, zezendegia, alondegia edota korrejidoreen etxea, Mendizabalek adierazi zuenez.

Bisitan bildutakoen udaletxeko gune guztiak zein hango artelanak ikusteko aukera izan zuten; udalbatza aretoko margolanak, alkatearen bulegoko sabaian margotuta dauden armarriak, udal artxiboa... Gainera, Udalaren Ohorezko Liburuan sinatzeko parada ere izan zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide