Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak mendiko eski irteera antolatu du datorren larunbaterako, urtarrilak 26. Azkoititik Samiñora joango dira, handik Izazpira, eta Zumarragan amaituko dute ibilbidea. 09:00etan Aizkibel liburutegiaren aurretik abiatuko dira, eta txangoa amaitzean, autobusez itzuliko dira Azkoitira. Anaitasuna mendi bazkunak jakinarazi du komenigarria dela federatua izatea ibilaldian parte hartzeko, kluba ezat ezeren erantzule egingo. Izena eman nahi duenak 605 711 302 telefonora idatzi beharko du.