Azkoitiko Gure Esku Dagok batzar orokorra egingo du hilaren 26an

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 18a

Dinamikak hasi berri den urterako dituen asmoen berri eman eta zuzendaritza berria aurkeztuko du. Elkargunean izango da batzarra.

Azkoitiko Gure Esku Dago batzar orokorra egingo dut hilaren 26an, zapatuan, Elkarguneko aretoan, eta besteak beste, aurtengo urterako dituen asmoen berri emango die bertaratzen dien herritarrei. Dinamikak adierazi duenez, Gure Esku Dagoren orain arteko ibilbidea "ekitaldi handietara" bideratuta egon da, batez ere herri galdeketetara. Bide hori amaitutzat eman du dinamikak, eta 2019an ekintza "xumeagoak" prestatuko dituzte.

Urtarrilaren 26an, 11:00etan elkartuko dira, eta orain arte egindako lana eta 2019ko asmoak azaltzeaz gain, zuzendaritza berria aurkeztuko dute. Galderen eta eskaeren tartea ere zabalduko dute saioaren amaieran.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide