Herrixen elkarteak banatu ditu Gabonetako kanpainako sariak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 17a

Ana de las Heras saria jasotzen, Arantxa dendaren eskutik.

Azkoitiko Herrixen merkatarien elkarteak antolatutako Gabonetako kanpainak baditu irabazleak. Hain zuzen ere, Eguberrietan herriko saltokietan erosketak egin zituztenei txartelak banatu zizkieten dendariek, eta Errege egunean, urtarrilaren 6an, egin zuten zozketa. 500 euroko hiru sari banatu ditu elkarteak, eta honako hauek izan dira irabazleak: Arantxa dendan banatutako zenbakiari zegokion saria Ana de las Herasek eskuratu du, Idurre osagarri dendan banatutako 7818 zenbakiaren saria Karmele Alistek jaso du, eta Orbela tabernan banatutako 2154 zenbakiaren saria Itziar Zuazolazigorragarentzat izan da.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide