Oteiza pilota elkarteak XLV. Atano buruz buruko txapelketa antolatu du, eta han lehiatzeko izena eman dezakete dagoeneko herriko pilotariek. 8 eta 12 urte bitarteko umeek parte hartuko dute txapelketan, eta interesa dutenek Gurea pilotalekuan eta 667 50 39 18 whatsapp zenbakian eman dezakete izena, urtarrilaren 25a baino lehen.
Honako bost maila hauek lehiatuko dira txapelketan: 2011. urtean jaiotakoak, 2010ean jaiotakoak, 2009an jaiotakoak, 2008an jaiotakoak eta 2007an jaiotakoak. Gurea pilotalekuan jokatuko dituzte partida guztiak, astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan. Horrez gain, antolatzaileek ez dute baztertzen asteburuetan ere jokatzea, eta hasiera batean, ez dituzte partidak atzeratuko.