Erakusketa berri bat iritsiko da bihar, larunbata, Azkoitiko Torre Zuri aretora. Hain zuzen, Carmen Rodriguezen lanak izango dira ikusgai datozen egunetan Torre Zurin. Rodriguezek gurutze-puntuaz egindako irudiak jarriko ditu erakusgai. Hilaren 20ra arte egongo da puntua erabiliz sortutako irudiak ikusteko aukera, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.