'La Zanja' antzezlana eskainiko dute larunbatean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 9a

Titzina konpainiak La Zanja antzezlana taularatuko du larunbatean, hilaren 12an, Azkoitiko Baztartxo antzokian. 19:30ean hasiko da gaztelaniazko emanaldia, eta sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira, saioa hasi aurretik, antzokiko leihatilan. Sei euro balioko dute sarrerek. Diego Lorca eta Pako Merinok zuzendutako antzezlana da La Zanja, eta haiek dira obraren aktoreak ere. Helduei zuzendutako tragikomedia da bi lagunek taularatuko dutena, eta espainiarrak Hegoamerikara iritsi zireneko garaian kokatu dute istorioa. Hain zuzen ere, meatzaritza enpresa bateko teknikoa Hegoamerikako herrixka batera iristen denean jazotzen diren gertaerak kontatzen ditu obrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide