Azkoitiko Herrixen elkarteak zozkatu ditu Gabonetako sariak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 7a

Azkoitiko Herrixen merkatari elkarteak Gabonetako sariak zozkatu ditu, eta jakinarazi ditu hiru zenbaki saridunak: Arantxa arropa dendan saldutako 5.960, Idurren saldutako 7.818 eta Orbela tabernan saldutako 2.154 dira zenbaki saridunak, eta herriko dendetan gastatzeko 500 euroko sari bana irabazi dute horiek. Joan den larunbatean egin zuen elkarteak zozketa, eta saridunek hamabost eguneko epea izango dute sariak jasotzeko. Epea gainditzen bada, ordezko zenbakiek jasoko dute saria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide