Iñigo Lamarca Adiskide Numerario izendatuko du Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 7a

Azkoitiko Intxausti jauregian egingo dute izendapen ekitaldia hilaren 26an, 12:00etan hasita. Lamarca ararteko izan zen urte luzez, eta gaur gaurkoz Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea izan da EHUko Zuzenbide Fakultatean.

Iñigo Lamarca (Arartekoa)

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak Adiskide Numerario izendatuko du Iñigo Lamarca (Donostia, 1959), hilaren 26an Azkoitian egingo duten ekitaldian. Izendapen ekitaldia Azkoitiko Intxausti Jauregian egingo dute, 12:00etan hasita, eta bertan izango da Lamarca bera. Huraz gain, ekitaldian hitza hartuko dute  Juan Bautista Mendizabal Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko lehendakariak eta Jon Arrieta Adiskide Numerarioak. Ekitaldia irekia izango da. Ondoren, 14:00etan hasita,  adiskide arteko  bazkaria  izango da Azkoitiko Joseba  Jatetxean. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute 649-124820 telefonora deituta edo comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net helbidera mezua bidalita. Horretarako azken eguna urtarrilaren 19a izango da. Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da.

Iñigo Lamarca Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Zuzenbidean lizentziatua da. Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea izan da EHUko Zuzenbide Fakultatean. Ararteko ohia da, eta urte luzez izan zen kargu horretan. Gaur egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako legelaria da, baita EHU Alumniko lehendakari ere.  Zenbait hedabidetan idatzi izan du Lamarcak, hala nola Zeruko Argian, Euskaldunon Egunkarian eta El Diario Vascon, eta horretan dihartu gaur egun. Halaber, pertsona homosexualen eta bisexualen eskubideen aldeko mugimenduan murgilduta egon da. Halaber, zenbait hitzaldi eman ditu. Bere ikerketak zuzenbide autonomikoan giza eskubideetan, Estatu sozialetan eta Europar Batasunean oinarritzen dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide