Elosutik ere igaro dira Errege Magoak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 7a

Eskualdeko gainontzeko lekuetan bezala, Azkoitiko Elosua auzora ere iritsi ziren larunbat iluntzean Errege Magoak. Ohi bezala, opariz betetako traktore gainean heldu ziren auzora, eta han zituzten zain dozenaka haur eta heldu. Auzotarren eskutitzak eta eskariak jaso zituzten Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek, eta agur egin zioten Marirari, Joseri eta Jesus ume jaioberriari. Argazkiak: Ibon Errazu  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide