XI. Mus Txapelketa jokatuko dute larunbatean, hilak 5, Azkoitiko Zurt tabernan, 15:30ean hasita. Izen-ematea 30 euro ordaindu beharko da bikoteko. Izena eman nahi dutenek bi lekutan egin dezakete izen-ematea, Zurten bertan edo Latz tabernan. Txapelketaren egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, 15:30ak baino lehen. Dena den, izen-ematea aurrez egiteko eskatu dute Zurt tabernako arduradunek.
Bikote irabazleak 600 euroko diru-saria eta txapela eskuratuko ditu. Bigarren sailkatzen den bikoteak, aldiz, 250 euroko diru-saria irabaziko dute. Hirugarrenek arkumea eta bi botila ardo jasoko dituzte eta laugarrenek urdaiazpikoa eta bi botila ardo.