Ohiturari jarraituz, patata tortilla lehiaketa egin dute Azkoitiko gaztetxoek

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 3a

Lehiaketako irabazleak eta udal ordezkariak. (Azkoitiko Udala) Gabonen bueltan Azkoitian egiten duten Gazte Astearen barruan, ohiko patata tortilla lehiaketa egin dute gaur goizean Kontzejupean. Aurten, 21 taldek parte hartu dute saioan, eta 18 tortilla aurkeztu dituzte lehiaketara. Epaimahaiaren iritziz, Helene Lizarraldek, Sara Fatehk eta Jone Zabalak prestatutako tortilla izan da goxoena.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide