'InDJ Muggie' umeentzako ikuskizuna eskainiko dute gaur, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 3a, 10:42

Azkoitiko Udalak antolatuta, umeei zuzendutako InDJ Muggie ikuskizuna eskainiko dute gaur, osteguna, Elkargunean. Antzerkia, zirkua eta dantza uztartzen ditu lanak, eta 17:00etan hasiko da doako emanaldia. Honako hau da ikuskizunaren sinopsia: "InD-Jones esploratzaileak, udako abesti berriaren bila, munduari bira ematea erabakiko du, eta oraingoan Dj-Nai elkartuko zaio bidean. Zerbaiten bila ibiliko dira eta ez dute etsiko aurkitu arte. Ez da izango harri magiko edo piramide baten barruan dagoen altxor bat. Musika izango da Euskal Herritik mugitzera bultzatzen dituena. Kontinentez kontinente bidaiatuko dute abesti galduaren bila, haien bihotza ukituko duen abesti berezi hori... Bide batez bisitatuko dituzten leku guztien kulturaz jabetuko dira; Azkenean, bila eta bila aritu diren abesti berezi hori uste baino askoz ere gertuago zegoela ikusiko dute".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide