Gontzal Mendibilek Gabonetarako sortu duen
Gau Magikoa Kai, Mai, Koa haurrentzako antzezlana taularatuko dute ostiralean, hilaren 4an, Azkoitian, eta udalak adierazi duenez, emanaldirako sarrerak gaur, bihar eta etzi eros daitezke udaletxeko kultura sailean. 09:00etatik 13:00etara bitartean salduko dituzte sarrerak udaletxean, eta egunean bertan, emanaldia baino lehen ere eskuratu ahal izango dira, Baztartxo antzokiko lehiatilan.
5 urtetik gorako umeei zuzendutako ikuskizun musikala da
Gai Magikoa Kai, Mai, Koa, eta izarrak, magia, musika eta abentura uztartzen ditu. Easo Txiki Abesbatzako neska-mutilek parte hartuko dute emanaldian, talde horren zuzendaria den Gorka Mirandarekin batera. Ikuskizunean hain ezaguna den Txan Magoak ere parte hartuko du.
Ostiralean, 19:00etan izango da emanaldia, Baztartxo antzokian.