'Egur taupadak' umeentzako antzezlana eskainiko dute gaur Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 2a

Ttipia Produkzioak Egur taupadak umeei zuzendutako antzezlana eskainiko du gaur, asteazkena, Azkoitiko Elkargunean. 3 eta 8 urte bitarteko umeentzako eta haien gurasoentzako saioa da emango dutena, eta 17:00etan hasiko da emanaldia. Konpainiako kideek txotxongiloekin taularatuko dute obra, eta honako hau du sinopsia: galtzagorri bat lurralde urrun batetik etorri da, bertan basoak errauts ari dira bihurtzen eta soroak lehor daude. "Gainera, aspaldi ez du euririk egiten. Arazo horien guztien konponbidea gure esku dago, baina horretarako Arboliako lurralde misteriotsura bidaitu beharko dugu eta han Zorigaitz azti maltzurra egongo da gure zain...". Umorezko antzezlana da Egur taupadak, eta entretenitzea zein ikuskizunean lantzen diren gaien inguruan hausnartzea du helburu. Doako sarrera izango du.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide