Itxura berria hartuta, ateak irekitzea dago Azkoitiko Matadeixe. Udan hasitako lanak eman du bere fruitua, eta bihar, hilak 29, zabalduko dute berritutako Matadeixe. Egun berezia izanik, ezin zuen musikarik falta bertan, eta ohikoa den moduan, zuzeneko doinuak izango dira protagonista irekiera jaian. Hain zuzen, 22:30ean hasita, Matadeixen jaiotako
Ro taldearekin eta Kuartz Ipar Euskal Herriko bikotearekin inauguratuko dute Matadeixe eraberritua.
Matadeixek orain arte izan duen itxura (Argazkia: Beris Txokondo)
1984an hasi ziren herriko musika taldeak Matadeiko lokaletan entseatzen, baina eraikinak berak
mende osoa beteta du dagoeneko. Hori hala, hango sistema elektrikoa “zaharkituta” zegoen, eta segurtasuna bermatu nahian, kableak berritzen hasi ziren joan zen udan. Ondorengo lan guztiak, berriz, errenkadan etorri direla aipatu dute kideek. Erreportajea,
hemen.