Karan haur arropa dendak irabazi du Azkoitiko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketa

Nerea Uranga 2018ko abenduaren 22a

Azkoitiko Gabonetako Erakusleiho lehiaketako saridunak (Azkoitiko Udala). Azkoitiko Gabonetako 22. Erakusleiho Lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian Torrezuri erakusketa aretoan. Karan haur arropa dendak bi sari jaso ditu, herritarrena (150 euro) eta epaimahaiaren lehenengoa (350 euro). Guztira, hemeretzi establezimendik parte hartu dute Azkoitiko Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak antolatutako erakusleiho lehiaketan. Irabazleak erabakitzeko orduan epaimahaiak kontuan hartu dituenak izan dira: erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak erakusteko modua eta Gabon giroa. Bost sari banatu dituzte:
  • Sari nagusiak: 1. saria: Karan haur arropa denda (350 euro) 2. saria: Ostadar optika (250 euro) 3. saria: Aizterri dekorazioa (150 euro)
  • Herrixen elkartearean saria: Iturria parafarmazia
  • Herritarren saria: Karan haur arropa denda (150 euro)
  Otarren zozketan sarituak gaur, Azkoitiko plazan (Azkoitiko Udala) Herriko dendetan edo establezimenduen bezeroen artean hogei otarra ere zozkatu dituzte gaur. Honakoak izan dira saridunak: - Plaza Berri Sport (Paula Custodio Arribas) - Plaza Berri Sport (Aitor Goenaga Alberdi) - Andueza Moda (Aiora Aizpurua Zubiaurre) - ETK Informatika (Eva Alberdi Gisasola) - Martzala (Maria Isabel Alberdi Egiguren) - Ainhoa Ileapaindegia (Floren Larrañaga Larreategi) - Kukua (Maria Jesus Sudupe Garmendia) - Munibe (MªRocio Fernandez Ramajo) - Noah (Maria Paola Epelde Mancisidor) - Koatei oinetakoak (Maria Cruz Arregi Garmendia) - Traki harategia (Amaia Paredes Plazaola) - Bittor Harategia (Jose Ignacio Aramendi Aizpurua) - Millar Larramendi (Angel Orbegozo Arruti) - Zumardia harategia (Maria Esteban Larrañaga) - Beloki harategia (Ane Goenaga Andueza) - Maite Etxaniz (Ainhoa Arrieta) - Agirre harategia (MªOlga Azpitarte Lizarralde) - Lukas Lurrindegia (Nagore Egaña Egino) - NK ileapaindegia (Maite Alberdi Lete) - Laztane (Idoia Alberdi Etxaniz)  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide