Joseba Diaz atletak irabazi du 2018ko Azkoitiko Kirolari Onenaren Saria

Nerea Uranga 2018ko abenduaren 22a

Joseba Diaz atletak Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatearen eskutik jaso du saria (Nerea Uranga) Joseba Diaz hautatu dute 2018ko Azkoitiko Kirolari Onena gaur eguerdian Azkoitiko udaletxean egindako ekitaldian. Kirol modalitate desberdinetako hamabost kirolari zeuden izendatuta sarirako, haiek boto bana emateko aukera izan dute. Kirolariek, kirol elkarteetako ordezkariek eta udal eta hedabideetako ordezkariek emandako botoekin hartu dute erabakia. Diazek jaso du boto gehien eta hari eman dio saria Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak. Diaz, besteak beste, Euskal Herriko kilometro bertikalen txapelduna izan da, eta hainbat mendi lasterketa irazabi ditu: Sant Lary Patou, Moncayoko bertikala, Belagoakoa, Cabraleseko hiru bertikalak, Euskaltrail... Kirol ekitaldiaren barruan, Antton Oñederra zena ere gogoan izan dute. Hark Azkoitian kirola bultzatzeko egindako lana gogoan hartu dute, eta Oñederraren senitartekoei oroigarria eman diote. Honakoak izan dira Joseba Diazez (atletismoa) gainera izendatuta zeuden kirolariak: Eneritz Arrieta (esku pilota), Markel Eskurtza (futbola), Iosu Conde Rubio (karatea), Anibal Fernandez del Pozo (Xakea), Nerea Dominguez (igeriketa), Aitor Beneitez (triatloia), Axel Hidalgo (Ehiza), Jokin Sudupe (arrantza), Iker Zelaia (txirrindularitza), Manex Rezabal (tenisa), Gorka Etxaniz (boloak), Ander Azkue (saskibaloia), Ainhize Azpiazu, Piuquen Suarez, Garazi Urdalleta, Maria Santizo, Oihane Urain eta Leire Elorza (Gimnasia erritmikoa) eta Ion Unanue Goenatxo III.a (herri kirola).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide