Tratu txarrak jasan dituen emakume bati laguntzeko zozketa antolatu du Sostenipek

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 19a

Taldeak zozkatuko duen otarra. (Maxixatzen) Azkoitiko Sostenipe talde feministak elkartasun zozketa abiatu du, tratu txarrak jasan dituen emakume bati laguntzeko. Hain zuzen ere, saldutako txartelekin lortutako dirua emakumearen abokatu gastuei aurre egiteko baliatuko dute. Taldea euro batean ari da saltzen txartelak, eta Dean tabernan ere eros daitezke. Herriko dendetako produktu ugariz osatutako sorta zozkatuko dute txartela erosten dutenen artean, eta honako bi sari ere banatuko dituzte: Abaraxka aterpetxean gaua eta gosaria bi lagunentzat eta Joseba jatetxean bi pertsonentzako bazkaria. Urtarrilaren 25ean egingo du zozketa Sostenipek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide