Mirari Arzalluzek eta Amaia Aizpuruk irabazi dute Paleta Txapelketa Azkarra

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 19a

Amaia Aizpuru eta Mirari Arzalluz, goian, erdian (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa) Aisiako Emakumea Pilotariko Paleta Txapelketa Azkarraren hirugarren edizioa jokatu zen joan zen zapatuan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Guztira, hamar bikote lehiatu ziren norgehiagokan, eta Mirari Arzalluz eta Amaia Aizpuru azkoitiarrak nagusitu ziren txapelketan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide