Jostailu bilketa egingo dute Azkoitiko parrokian abenduaren 26an eta 27an

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 14a

Urtero legez, jostailu bilketa egingo dute ume denek berea jaso dezaten. Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak jasoko dituzte.

Jostailu bilketa egingo dute Azkotian hilaren 26an eta 27an. Parrokiako Kantzelera joan beharko da bertako arduradunari egoera onean dauden jostailuak eramatera, 09:00etatik 12:00etara. Urtero legez, jostailu bilketa egingo dute ume denek berea jaso dezaten. Azkoitiko Caritasek eta Parrokiako Pastoraltza Kontseiluak jasoko dituzte jostailuak. Jostailuak jasotzeko eguna, berriz, abenduaren 28a izango da, 09:00etatik 12:00ak bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide