Martuteneko presoentzako material bilketa hasi dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 12a

Azkoitiko Caritasek eta Espetxe Pastoraltzak Gabonetako kanpaina jarri dute martxan beste urte batez, eta ohi bezala, Martuteneko espetxean preso daudenei opariak emateko materiala jasoko dute datozen egunetan. Datorren ostiralera bitartean egingo dute bilketa, eta interesa duten herritarrek kantzelean utzi beharko dute materiala, 10:00etatik 12:00etara bitartean. Hain zuzen ere, herritarrek eraman beharreko gauzen honako zerrenda hau egin dute antolatzaileek: barruko arropa berria (mauka motzeko kamisetak, galtzerdiak eta gantzontziloak, 90-110 neurri bitarteko bularretakoak), bainuko oinetakoak (37-43), kirola egiteko oinetakoak (40-45 gizonezkoentzat eta 37-40 emakumezkoentzat), txandal prakak, kirola egiteko jertseak, azazkalak moztekoak, turroi biguna, tabako gorria, metxeroak, pilak, gutun-azalak eta zigiluak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide