Askotariko produktuak daude saltokian. (Ane Olaizola)
Ohiko moduan, Azkoitiko Caritas taldeak bidezko merkataritzaren saltokia zabaldu du Gabonen atarian. Joan zen asteartean ireki zituzten Torre Zuri erakustokian egokitu duten dendako ateak, eta ordutik askotariko produktuak eros ditzakete herritarrek: jakiak, dekoraziorako objektuak, kosmetika produktuak, jostailuak... Hurrengo larunbatera, hilaren 15era, bitartean egongo da denda zabalik, 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era artean. Larunbatetan, berriz, goizez irekiko dute (10:30-12:30), eta igandean itxita egongo da denda.
Saltokiaren asmoa da garapen bidean dauden herrialdeetako produktuak bitartekarik gabe saltzea, eta modu horretara, zuzenean ekoizleei bideratzen dizkiete irabaziak.