Azkoitiko Aingeru eta Aizkibel kaleak lotzen dituen oinezkoen bidea zabalik da

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 29a

Oinezkoen bidea, konponduta. (Azkoitiko Udala) Bi hilabetez itxita egon ondoren, Azkoitiko Udalak zabaldu du Aingeru eta Aizkibel kaleak lotzen dituen bidea. Izan ere, Aingeru 14-16 eta Aizkibel 2 zenbakiak lotzen dituen oinezkoen bidean –Isidro erretegiaren ondotik Baztartxo antzokiairen altzealdera doan bidea– konponketa lanak egin dituzte azken hilabeteetan, eta bitarte horretan, Correos aldeko sarbidea erabili behar izan dute hango bizilagunek. Dagoeneko, ordea, zabaldu dute oinezkoen bidea, eta aurrerantzean ez dute Correos aldetik sartu beharrik izango.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide