Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko EH Bilduk datozen udal hauteskundeentarako zerrendaburua aukeratzeko barne prozesua hasi du, eta herritarrek alkategaiak proposatzeko eta aurkezteko epea zabaldu du koalizioak. EH Bilduren elkarrekin.ehbildu.eus webgunean izena emanda daudenek abenduaren 9ra bitartean dute horretarako aukera, eta koalizioak dei egin die azkoitiarrei izena eman eta prozesuan parte har dezaten. Edozein zalantza izanez gero, herritarrek azkoitia@ehbildu.eus helbidera idatz dezaketela azaldu dute.