Azkoitiko danborradara iritsi dira emakumeenganako indarkeriaren kontrako mezuak

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 26a

Danbor hotsek hartu zituzten zapatu gauean Azkoitiko kaleak, San Andres jaien barruan, helduen danborrada egin baitzuten. Ospakizun hori aprobetxatu zuen Sostenipe asanblada feministak emakumeenganako indarkeriaren kontrako mezuak herriratzeko. Izan ere, atzo, azaroak 25,Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna izan zen. Zapatuko danborradan, beltzez jantzita eta indarkeriaren kontrako kartelak eskuan hartuta agertu ziren Sostenipeko neskak plazara. Astean zehar ere beste hainbat ekintza egin dituzte azaroaren 25aren bueltan prestatutako egitarauaren barruan, hala nola kale antzerkia eta autodefentsa feminista saioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide