Eneritz Arrieta Emakume Master Cup txapelketatik kanpo gelditu da

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 26a

Eneritz Arrietak (eskuinean) jantzi zuen iaz txapela. (Emakume Master Cup) Emakume Master Cupeko Lehen Mailako txapelketan lehiatzen ari zen Eneritz Arrieta azkoitiar pilotaria, baina asteburuan, lehiatik kanpo gelditu da. Arrieta final laurdenak jokatzekoa zen asteburuan Zallan (Bizkaia), baina lesio bat dela eta, ezin izan zuen partida hori jokatu. Haren ordez, Iera Agirre aritu zen pilotan, baina hark ere ez zuen partida irabaztea lortu. Beraz, iazko irabazleak, Eneritz Arrietak, ezingo du aurten txapela jantzi. Bestalde, Oihana Orbegozo azpeitiar eta Araitz Eizagirre arroar pilotariek Emakume Master Cup txapelketako Promozio Mailako finalerdiak jokatuko dituzte igandean, abenduaren 2an, Amezketan (Gipuzkoa). Orbegozok Naroa Elizalderen aurka jokatuko du partida, eta Eizagirrek Amaia Aldairen kontra. Bi partidetako garaileek jokatuko dute finala.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide