Adineko pertsonen gaitasuna sustatzeko, haien bizi kalitatea hobetzeko eta gaitasun prokoemozionalak lantzeko asmoz, Adin-Adin egitasmoa egin dute gaur, asteartea, Azkoitiko San Jose egoitzan. Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso bertsolariak bertaratu dira hara, eta egoitza girotzeko asmoz, hamaika bertso eskaini dizkiete hango egoiliarrei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk laugarren urtez jarri dute martxan Adin-Adin egitasmoa. Programaren barruan, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hamalau saio eskainiko dituzte guztira, eta gaur Azkoitikoen txanda izan da.
Joan den azaroaren 10ean Azpeitiko San Martin egoitzan egin zuten bertso saioa, eta abenduaren 11n Zestoako San Juan egoitzara iritsiko da egitasmoa. Amaia Agirre eta Sebastian Lizaso bertsolariak joango dira hara, eta 11:00etan hasiko da saioa.
Ikusi gaurko argazkiak, hemen: