Azkoitiko Plaza Ondo elkarteak Jubilatuen Astea antolatu du datorren asterako, eta txapelketez, emanaldiez eta jan-edan saioez osatutako egitaraua prestatu dute antolatzaileek.
Datorren astelehenean, hilaren 26an, txokolatadarekin hasiko dute Jubilatuen Astea, eta hurrengo egunean Maria Lourdes Domenechek egindako bideo emanaldia ikusteko aukera izango dute Elkargunera bertaratzen direnek. Horrez gain, tute eta puntto txapelketak jokatuko dituzte asteazkenean, eta parte hartzaileek afaria egingo dute gero. Era berean, bingo saioa egingo dute ostegunean.
Igandean, berriz, Meza Nagusia egingo dute parrokian, eta Jubilatuen Astea borobiltzeko lagunarteko bazkaria egingo dute Joseba jatetxean. Hara bertaratzen direnek honako menua izango dute dastagai: kontsomea, kroketak, onddoen nahaskia, legatza saltsan, entrekota, edaria, izozkia, kafea eta kopa.
Txokolatadarako, karta jokorako eta igandeko bazkarirako aurrez izena eman behar dute herritarrek elkarteko bulegoan.
Ikusi Jubilatuen Asteko egitaraua, egunez egun:
- Azaroak 26, astelehena:
- Azaroak 27, asteartea:
- 17:30ean, Maria Lourdes Domenechen bideo emanaldia, Elkargunean.
- Bukaeran, elkarteko tabernan mokadutxoa egingo dute emanaldira joaten direnek.
- Azaroak 28, asteazkena:
- 16:00etan, Tute eta puntto txapelketa azkarra.
- 20:30ean, afaria, txapelketan parte hartzen dutenekin.
- Azaroak 29, osteguna:
- 17:00etan, bingo berezia.
- Azaroak 30, ostirala:
- 11:00etatik 13:00etara, pintxoak doan bazkideentzat, elkarteko tabernan.
- Abenduak 2, igandea:
- 11:00etan, meza, parrokian.
- 14:00etan, lagunarteko bazkaria, Joseba jatetxean.