Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Txerloia tenis klubak Udazkeneko Txapelketa antolatu du. Jokalariek abenduaren 1ean hasiko dituzte nogehiagokak, eta han lehiatzeko hilaren 28ra bitartean eman dezakete izena, 669 62 18 02 telefonora deituta edo txtenis@gmail.com helbidera idatzita.
Gizonezkoen absolutuen mailako bananako txapelketa izango da, eta kanporaketa moduan eramango dute aurrera. Partidak 3 setetara jokatuko dituzte, eta koadro nagusiko saio bakoitzerako Dunlop Fort pilota sorta bat emango diete antolatzaileek. Izen ematea 15 eurokoa izango da, eta lehenengo partidan ordaindu beharko da. Dena den, partidak, gero, ez dituzte ordainduko.
Antolatzaileek adierazi dutenez, epeak jarriko dituzte partidak jokatzeko. Horien arabera, norbaitek ezin badu epea barruan jokatu "kanpoan dagoelako, lesio batengatik edo eguraldi txarrarengatik", hurrengo astean bi norgehiagoka jokatu beharko ditu, eta gehienez partida bat atzeratzea onartuko dute. Era berean, eguraldi txarra eginez gero, antolatzaileek astebete atzeratuko dute partidak jokatzeko epea.