Barrakak direla eta, ibilgailuek ezin izango dute aparkatu Azkoitiko Trenbidearen Zumardian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 20a

Trenbidearen Zumardia kalean oharra jarri du udalak. (Ane Olaizola) Datozen egunetan San Andres festetako ekitaldiak hasiko dira ospatzen Azkoitian, eta jaien harira barrakak jarriko dituzte Trenbidearen Zumardian. Hori dela eta, ibilgailuentzat itxi egingo dute kalea 1 eta 9 zenbaki artean, eta Azkoitiko Udalak jakinarazi du bihartik, asteazkena, ibilgailuek ezin izango dutela tarte horretan aparkatu. Bihar, 08:00etatik aurrera ezarri dute han aparkatzeko debekua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide