Jatorrizko musika onenaren saria jaso du Joseba Beristainek Alcine jaialdian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 19a

Joseba Beristain, behean eskuinetik bigarrena, Alcine jaialdian. (Alcine) Alcine film laburren zinema jaialdia egin dute Alcala de Henaresen (Espainia), eta Joseba Beristain azkoitiar musikaria sariarekin itzuli da handik. Hain zuzen ere, Martin Romerok zuzendutako La noche (Gaua) animaziozko film laburrari musika jarri dio azkoitiarrak, eta jatorrizko musika onenaren saria eskuratu du Beristainek lan horrengatik. Ostiralean jaso zuen saria azkoitiarrak. Film ugari musikatu ditu azken urteetan Beristainek. Besteak beste, Elkano, lehen mundu bira animaziozko filmari musika jartzea izan da eskuartean izan duen proiektuetako bat, eta Teresa eta Galtzagorri haurrei zuzendutako animaziozko filmari ere jarri zion musika Beristainek iaz, eta Goya sarietan hautagai izan zen. Hemen ikus daiteke La Noche filmaren trailerra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide