Hasi dira Euskaraldirako txapak jasotzen Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 19a

Herritar ugari izan da eguerdian txapak jasotzen. (Ane Olaizola) Ostiraletik abenduaren 3ra bitartean egingo den Euskaraldia ariketa sozialerako azken prestaketetan da Azkoitiko Euskara Mahaia. Gaur, astelehena, hasi zaie Belarriprest eta Ahobizi izateko izena eman dutenei txapak banatzen, Torre Zuri erakustokian, eta herritarren joan-etorria etengabea izan da eguerdian. Ostegunera bitartean jaso ahal izango dituzte herritarrek Euskaraldirako txapak. Goizez, 12:00eetatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:30etik 19:30era eskuratu ahal izango dira txapak, Torre Zurin. Era berean, izena emateko aukera ere izango da bertan. Euskaraldia.eus webgunean zein herriko honako guneetan ere oraindik eman daiteke izena Euskaraldirako: Elkargunean, Aizkibel liburutegian, anbulatorioan, Floreaga ikastetxean, Xabier Munibe Ikastolan, Izarraitz Lanbide Heziketan, Azkoitia BHIn, Txerloia futbol zelaian, Azkoitiko AEKn, Bizkargi musika eskolan, udaletxean, Plaza Ondo jubilatuen elkartean eta San Jose adinduen egoitzan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide