Udal ordezkariak, gaur, egoiliarrekin. (Azkoitiko Udala)
Aste osoan askotariko ekintzak izan ostean, gaur, igandea, amaituko da Azkoitiko San Jose egoitzan ospatzen ari diren Adinduen Astea. Ohi bezala, Sendiaren Egunak itxiko ditu Adinduen Asteko ekintzak, eta, ohi bezala, hango egoiliarrek beraien senideen bisita jaso dute goizean. Familiak ez ezik, udal ordezkariak ere bertaratu dira egoitzara, eta Javier Zubizarreta alkateak, Ana Azkoitia eta Janire Igoa zinegotziak eta Iñaki Lasa Gizarte Ongizateko teknikariak hamaiketakoa egin dute egoiliarrekin. Era berean, opariak banatu dizkiete haiei. Eguerdian, berriz, bazkariarekin itxi dute egoiliarren aste berezia.
Atzo, berriz,
Boluntarioen Eguna ospatu zuten adinekoen egoitzan, eta arratsaldean Bizkargi musika eta dantza eskolako gaztetxoen bisita jaso zuten. Ondoren, egoiliarrei laguntzera eta konpainia egitera joaten diren boluntarioek egoiliarrekin afaldu zuten, Iñaki Basabe musikaria otordua girotzen zuen bitartean.