Irudietan: Teodoro Ruiz omendu dute Xixili Egunaren harira Azkoitiko bandak eman duen kontzertuan

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 17a

Xixili Egunaren harira, Azkoitiko musika bandak kaleko txokoak girotu ditu gaur goizean zehar. Kalejira egin ondoren, kontzertua eskaini dute Kontzejupean, eta eguzkiaren goxotasunean gozatu ahal izan dute herritarrek emanaldiaz. Izan ere, udaletxe azpiko pilotalekua goraino bete da kontzertuan, eta bandak askotariko abestiak eskaini dizkie haiei. Piezetan, gainera, bakarkako ugari eskaini dituzte musikariek, baina, guztien artean, Teodoro Ruizek bereganatu du protagonismo berezia. Izan ere, Ruizek 50 urte egin ditu Azkoitiko bandan, eta taldeak omenaldia egin nahi izan dio azkoitiarrari. Hunkituta eta herritarren txalo zaparrada artean jaso du bandaren urrezko intsignia Ruizek, eta bere emazteari lore sorta eman diote. Udala ere batu da aitortzara, eta Sonia Vazquez zinegotziak oroigarri bat eman dio bandako kide beteranoari. Ikusi argazkiak, hemen:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide