Zupiria eta Zubizarreta, atzo, udaletxean. (Azkoitiko Udala)
Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria hartu zuen atzo, osteguna, udaletxean. Udalak adierazi duenez, Zupiriaren sailari dagozkion hainbat gai izan zituzten hizpide, eta, besteak beste, Munoaundi Burdin Aroko herri harresitua museo bihurtzeko dagoen proiektua eta euskarazko komunikabideen finantziazioa izan zituzten mintzagai. Era berean, Azkoitian
euskararen erabilerak gora egin izana eta Euskaraldiak sentsibilizazioan izan dezaken eragina azpimarratu zuten.
Zubizarretarekin bildu eta gero, hitzaldia eskaini zuen Zupiriak Elkargunean. Azkoitiko EAJ alderdiak, Egi Azkoitiak eta Gazte Geroak antolatuta, euskal kulturaren beharraz hitz egin zuen, OstegunOn zikloaren barruan.