Iazko ikastaroaren irudi bat. (Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Udalak eta KZguneak oinarrizko Internet ikastaroa antolatu dute elkarlanean, Azkoitia Lagunkoia egitasmoaren barruan. Adineko pertsoinei zuzendutako ikastaroa izango da, eta azaroaren 19tik 29ra bitartean eskainiko dituzte saioak.
Azkoitia Lagunkoiaren helburua da pertsona nagusiei "garapenerako aukerak" eskaintzea eta bizitzeko "modu osasungarriak, sozialak eta parte hartzaileak" sustatzea. Joan zen urtean ere antolatu zituzten gisa horretako ikastaroak, eta orduko "arrakastaren" ondotik eskainiko dute bigarrenez tailerra. Antolatzaileen esanetan, adinduek sarean ibiltzen ikasten duten ikastaroan, eta, horrez gain, "aukera berriak" deskubritzen dituzte, haien ahalduntzea ahalbidetuz.
Elkargunean dagoen KZgunean eskainiko dituzte saioak, 18:00etatik 20:00etara bitartean, eta interesa dutenek izena eman dezakete 943-02 36 19 deituz (arratsaldez) edo
tutor.azkoitia@kzgunea.net helbidera idatziz. Doako ikastaroa izango da.